Asteartean tailer bat egin genuen pataten inguruan. Hori eta gero, hamaiketakoa jan eta argazkiekin joku bat egin genuen. Bazkaltzeko makarroiak eta okela izan genuen, onena postrea (izozki bat) izan zen. Arratsaldean hiru talde egin genituen tailerrak egiteko. Batean ahozkera eta gramatika landu genuen, beste batean animalien inguruan hitz egin genuen eta kruzigrama batzuk egin genituen. Azken tailerrean bideo bat ikusi eta ingurumenari buruzko pankarta bat egin genuen. Bloga idatzi eta gero denbora libre pixkatxo bat izan genuen afaldu baina lehen, eta afaldu eta gero karaokean primeran pasatu genuen.
Gogora ezazue argazki gehiago dituzuela zuen pasahitzak sartuta.