Gaur goizean 9:00etan gosaltzera jeitsi gara eta, behin indarberrituta, bi taldetan banatu gaituzte. Lehenengo taldeak patataren inguruan lantegi bat egin du, non esperimentuak egin ditu; bestea, bitartean, argazki rally dibertigarri batean aritu da. Begiraleek argazki batzuk eman dizkigute eta hauetan agertzen ziren lekuan aterpetxean aurkitu behar izan ditugu. Honetaz gain, proba batzuk egin behar izan ditugu. Bazkaldu eta gero, lantegi ezberdinak egin ditugu: lehenengoa fonetikari buruz, non igarkizunak asmatu behar izan baititugu; bigarrena hitz-elkarketaren inguruan; eta, hirugarrenean, superheroiak sortu ditugu. Eguraldi ederra egin izan duenez, Axpururaino joan gara paseo bat emanez.
Gogora ezazue argazki gehiago dituzuela zuen pasahitzak sartuta.