Bidai luze eta nekagarri baten ostean gure lehenengo eguna Parisen aprobetxatu dugu. Hiriaren bisita panoramikoa egin dugu, honen handitasun eta edertasuna noraino iristen diren ulertzen hasteko. Pixkanaka-pixkanaka Place de la Concorde, Champs Élysées, Arc de Triomphe (garaipen-arkua), les Invalides, auzo latindarra, Notre Dame katedrala, Eiffel Dorrea, Trocadero, Place Vendôme, etab. ezagutu ditugu.
Beranduago Boulevard Haussmann delakoa eta Lafayette saltoki handiak ezagutu ditugu. Kontsumoaren "jauregi" honetan, erosketa-gune handienetakoa, kristalezko kupula izugarria nabarmentzen da.
Hau eta gero, Garnier Opera bisitatu dugu, non mirari hauek gozatu baititugu: bere helize bikoitzeko eskailera nagusia, Ikuskizunen Gela, Salon Du Glacier ezaguna, Avant-Foyerreko bobeda, Foyer galeria,...
Amaitzeko, Garaipen-Arkuko terrazara igo gara eta hemendik hiriko bista ederrak disfrutatu ditugu.
Gogora ezazue argazki guztiak dituzuela zuen pasahitzak sartuta.