Goizean goiz Versaillesera abiatu gara honen jauregia bisitatzeko asmoarekin, zein 1789ko Iraultzara arte Gobernuko egoitza eta Frantziako erdigune politikoa baitzen. Bisita honi esker, besteak beste, kapera, gela errelak eta ispiluen gela ospetsua ezagutu ditugu.
Gero Parisera itzuli eta auzo latindarrera joan gara. Izen honen jatorria Erdi Aroan aurki dezakegu. Garai honetan hemengo biztanlean ikasleak ziren eta elkarrekin hitz egiteko latina erabili ohi zuten. Auzo hau 68ko Maiatzean erreferentzia-puntu bat izan zen. Hiriko gunerik jendetsuenetarikoa da; jatetxe, kafetegi eta opari-dendaz jositako bere kale estu eta xarmagarriekin. Auzo honetan leku interesgarri asko kokatzen dira ere, hala nola: Sorbonne Unibertsitatea, Panteon delakoa, Saint Sulpice eliza edo Saint Michel eremu zaratatsua.
Egunari amaiera emateko, Montparnasse dorrera igo gara (210 m), hiriko bista izugarriak disfrutatzeko behatoki panoramiko hoberena.
Oinez egindako distantzia: 10,19km.