Gure hirugarren eguna Pariseko udaletxean hasi da. Hortik Pompidou Zentrora abiatu gara, non Arte Garaikideko Museo Nazionala aurkitzen baita. Gainera, Les Halles auzogune dinamikoa ezagutzeko eta erosketa batzuk egiteko aprobetxatu dugu.
Honen ondoren Montmartrera joan gara Sacré Coeur basilika eta Tertre enparantza ospetsua bisitatzeko helburuarekin. Mendixka honi agur esateko, Pigalletik paseatu dugu Moulin Rouge famatura heldu arte.
Beranduago Champs Élysées ikaragarrietan eta Montaigne hiribidean zehar ibili gara, disenatzaile nagusien denden artean.
Gure egunari amaiera emateko Concorde enparantza, Jardin des Tuileries, Karruseleko Garaipen-Arkua eta, azkenik, Louvre Museoa bisitatu ditugu. Hor, besteak beste, obra hauek ikusiteko aukera izan dugu: Mona Lisa, Miloko Venus, Samotraziako Garaipena, Askatasuna herria gidatzen, etab.
Oinez egindako distantzia: 16,6km.
Gogora ezazue argazki guztiak dituzuela zuen pasahitzak sartuta.