Gaur goizean Bastille enparantzaraino joan gara, Frantziar Iraultzaren leku sinbolikoa, lehengo gotorlekuaren kokalekuan, non gillotina baitzegoen.
Place de la République zeharkatuz Panteon delakora abiatu gara, besteak beste, Victor Hugo, Marie Curie, Voltaire, Émile Zola eta Rousseau pertsonaia ospetsuen hilobiak dauden mausoleora.
Gure ibilbidea Luxemburgoko lorategitik jarraitu dugu, ziur asko, Pariseko hiri erdiguneko lorategirik famatuena, Sorbonne unibertsitatetik oso gertu.
Gero Notre Dame katedralera hurbildu gara, Frantziako hiriburuko monumentu ezagunetariko bat, eta iazko sutearen ondorioz dituen kalteak ikusteko aukera izan dugu.
Arratsaldean Orsay Museoa bisitatu dugu; lehen tren geltokia zena, 80ko hamarkadan gaur egungo museo bihurtu zuten. Hauen erakusketa gelen mamia argiaren margolariak dira, inpresionistak, eta gaurko pinturaren aitzindariak: Cézanne, Degas, Manet, Monet, Van Gogh eta Gauguin. Hauen lanetaz gain, janleku moderno eta dotorea zein bere bi erloju ikusgarriak ikusi ditugu.
Eguna amaitzeko Sena ibaian zehar paseoa eman dugu Bateaux Mouche delako ontzian eta honi esker Paris beste ikuspegi batetik ikusi dugu, Eiffer Dorrea bere argi disdiratsuekin barne.
Hiri zoragarri honi agur esateko ordua heldu da baina oraindik Disneyren magia eta ikuskisunaz gozatzeko indarrak geratzen zaizkigu.
Agur beroa! Au revoir!
Oinez egindako distantzia: 11,9 km.