Hemen gaituzue berriro Sanpru Txiki-ren 4.erronkarekin.
Oraingo honetan, Haur Hezkuntzako irakasleek erronka bikoitza eskeini nahi dizuegu. Lehenengo, gure aterkietan idatzita dauzkagun hitzak ordenatzeko gai izan behar zarete, erronkaren bigarren zatiari erantzuna eman ahal izateko.
Lehenengo zatiaren erantzuna bideoan bertan daukazue, baina aurrez-aurretik burua ondo ustiatu, adoz?
Ondoren, familiek zuen txikitxoen argazkiak bidali ahal izango dizkiguzue dagokizuen tutorearen ikastetxeko posta elektronikora. Dena den, argazki horien ildo nagusia lortzeko, umetxuak argazkietan aterkiarekin agertzeko desafioa egiten dizuegu. Aurrerago publikazio batean ikusi ahal izango dituzue haurrak.
Aurrera!