GUZTION ESKOLA, GURE BIZIPOZA

Koronabirusa heldu zen eta ikastetxeak itxi ziren. Gutxika-gutxika dena ixten eta gelditzen joan zen. Etxean geratu behar izan ginen. Eskola… Ez zen eskola. Ez zeuden umerik, ez zegoen zaratarik, ezta barre algarak ere. Ez ziren pausurik entzuten eta ez zen ikusten poztasunik pasilloetan korrika… dena isiltasuna zen… Ez zen eskola

Baina egoera berri eta pentsaezin honetara moldatu ginen. “Eskolari” buelta eman behar izan genion, gure eskemei, gure planteamenduei, zuengana iristeko helburu bakarrarekin. Eta beste bide batzuk erabiliz egin genuen. Egiteko, irakasteko, lan egiteko, azaltzeko moduak birmoldatu genituen ... Esperientzia erabili ezinik, irudimena erabili genuen

Egunero zerbait berri, zerbait berritzailea, erronka berriak bilatzen ditugu helburu horretan tinko jarraitzeko. Zuekin komunikatzeko modurik onena bilatzen dugu, irakasteko metodorik egokienak, ahaztu ez gaitzazuen, jarduera motibagarri eta dibertigarrienak, ikasten jarrai dezazuen ariketarik egokienak...

Baina salbuespeneko egoera paregabe honek gauza bat erakutsi badigu, eta gauza batez jabetu bagara aste hauetan, zera da, eskola ez direla edukiak, liburuak, etxerako lanak, curriculuma, gelak edo korridoreak... Ez. Eskola pertsonak gara: irakasleak, laguntzaileak, administrazioko langileak, kirol elkartea, mantenimenduko langileak, idazkaritza, jangelako monitoreak, familiak... baina batez ere gauza horien gainetik: haurrak.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu familia guztiei egoera honetan izan duzuen inplikazio eta elkarlanagatik, konfinamendu egun hauek ez baitira errazak izaten ari eta bakoitzak bere egoera bizi baitu.

Eta, jakina, gure ikasleak zoriondu nahi ditugu egiten ari diren lan handiagatik eta jartzen ari diren gogoengatik, daukazuen baikortasunagatik, erronketan parte hartzeagatik eta etxetik ere zuen bizipoza gurekin partekatzeagatik. Idazten dizkiguzuen mezu bakoitza iristen zaigu. Bidaltzen diguzuen desio on bakoitza jasotzen dugu eta hori da gure gasolina

Eskerrik askoMuxu handi bat zuentzat!

Gozatzen jarraitzeko opor-egun zoriontsuak opa dizkizuegu,. Besarkada batekin eta SanPruko zuen familiaren bideo batekin agurtzen zaituztegu.

 

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi