SANPRU KLUB

Sanpru Klub elkartasun proiektu berriari buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu.
Honen helburua, webgunearen bidez erakusleiho pribatu bat sortzea da, COVID 19aren krisialdiak eraginda beraien jarduera murriztu edo itxi behar izan duten kooperatibisten arteko konexioa zabalduko duena.


Negozioek beraien kontsumo ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituzte eta kooperatibistek beraiekin harremanetan jartzen dira erosteko.
Produktuak berehala banatu ezin dituzten kasuetan, aurresalmenta bidez egingo da, hau da 
tratua orain egitea eta beranduago kontsumitzea.

Nori zuzenduta dago?

COVID 19aren krisialdia bitartean salmentarik/aurresalmentarik egin nahi duten negoziodun edo denda batean lan egiten duten familia interesatu orori.
Proiektu honetan parte hartzeko interesik duzuen pertsona guztiei, gurekin harremanetan jartzeko eskatu nahi dizuegu.
Posta elektronikoaren bidez, sanpruklub@colegiosanprudencio.net helbidean, 
945 56 90 16 telefonoan edo 696 498 810 whatsappean.
Arretarako ordutegia, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00era artekoa da. Ordutegi honetatik kanpo epostaz idatzi.


Harremanetan jartzen zaretenean, hurrengo datuok helarazi ahal dituzue, ahalik eta arinen martxan jartzeko

Negozioaren logoa/argazkia:
Negozioaren izena:
Helbidea:
Zure webgunerako esteka:
Telefonoa:
Eposta: 
Aurresalmenta ala berehalako salmenta (honen helburua kontsumitzaileari zerbitzua berehala egin ahal zaion ala ez esatea da).
Negozioaren deskribapen labur bat egin.
Informazio hedatua edota nabarmendutako produktu/zerbitzuak (informazio hau negozioaren orrialdean agertuko den informazio izango da)

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi