IRAKASLEAK DANTZAN!

Bigarren Hezkuntzako irakasleriak lip-dub delako hau grabatu nahi izan du ikasle guztiei egun ezohiko hauetan adorea emateko asmoz. Irakasleek "Aukera Berriak" (En Tol Sarmiento) abestia hautatu dute eta etxean konfinamenduan egiten ari diren ekintzak erakutsi dituzte: sukaldean egin, loreak ureztatu, kirola egin (etxetik atera gabe, noski), challenge-ak, senideekin jolastu, etab. Honen helburua ikasleek irakasleek hauek gogoan dituztela jakitea da, hauek irribarre egitea beraien irakasleak testuinguru informalago batean ikustean eta kemena bidaltzea orain arte bezala egiten jarrai dezaten. Irakasleriari eskerrak eman nahi dizkiogu ekimen honengatik, antolatzeagatik, bideoa prestatzeagatik eta, nola ez, parte hartu nahi izanagatik. ​Eskerrik asko guztioi bihotz-bihotzezEutsi goiariSanPru!

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi