BESARKATUKO ZAITUT

SanPru txikiek oporretatik primeran itzultzea nahi dugu opari batez bidez,  faltan zenbat botatzen zaituztegun jakin dezazuen.  Zeuen aupegitxoak ikusteko, hitz egiteko, ikasteko, jolasteko...... egoteko, irrikitan gaude.  Hortaz, abesti bat egin dizuegu zuen irrifarre bat baino geihago lapurtzeko asmoz.

Bide batez, erronka bat jaurti nahi dizuegu, zuen adimen musikala eta kinestesikoa abian jarriz,  abesti bat, eta ahal den neurrian, koreografia bat egitera animatzeko. Nagusiek hitzekin eta idazkera lanarekin lagundu dezakezue.

Guztiok ikastetxera bueltatu bezain pronto, abestia dantzatuko eta abestuko dugu, beraz familiei antzeztera gonbidatzen zaituztegu.  Nork daki?.... Baliteke zuek txikitxoekin eta irakasleekin eskeletoa mugitzeko aukera laster izatea.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi