Ikasturteari amaiera bikaina emateko, DBHko 3.mailako ikasleek sormenezko proiektu bat egin dute Plastikako ikasgaian. 3.A-koak musikan oinarritu dira, hain zuzen ere, Manuel de Falla-ren "Danza ritual del fuego" obran. 3.B eta 3.C-koek, bestalde, margolan edo irudi ospetsu bat aukeratu dute eta honen argazki-kopia egin dute eguneroko gauzekin. Argi dago ikasleek haien sormena erabili izan dutela arte-lan eder hauek sortzeko. Hona hemen talde bakoitzaren bideoen estekak arte-lan guztiak ikusteko:
3.A: https://drive.google.com/file/d/1GXKkL1L7DDKJNtJViJbH_x9n2EFRlKbN/view?usp=sharing
3.B: https://drive.google.com/file/d/1xYFokOva-Q4k6hbxC0nYZtaUuZix2XHo/view?usp=sharing
3.C: https://drive.google.com/file/d/1LmxquOs1sE67ttWqYPFhNHrW3dZGqgLz/view?usp=sharing