Hemen duzue opari bat gure maitasun osoz eginda; bihotz-bihotzez: gure ikastetxeko abestia.
San Prudentzioko langile guztiek, bai Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek, bai Idazkaritza, Administrazio, Informatika...eta abarreko langileek, gure irudimena eta talentuak martxan jarri ditugu eskolako abestia eta bere koreografia sortzeko!
Abesti hau ez da bakarrik agur esateko, baizik eta “bueltan ikusiko gara” esateko ere bai.
Horregatik erronka hau proposatzen dizuegu:
Familiaren integrante guztiak (ikasleak, gurasoak, aiton-amonak...), abestia kantatzera, koreografia dantzatzera, eta kitarra edo beste instrumentu jotzen baduzue, baita jotzera ere animatzen zaituztegu uda honetarako.
Animatzen zarete?
Irailean berriro grabatzeko intentzioa daukagu, kasu honetan zuek (ikasleak) protagonistak izanez, abestuz eta dantzatuz.
Honetaz gain abestia Zeinu Hizkuntzaz ere eskura daukazue.
Behean esteka batzuk dituzue udan ensaiatzekotan:
-
hitzak euskaraz, erderaz eta ingelesez irakurtzeko (ikastetxearen filosofia helarazi nahi du)
-
koreografiaren zatiak/koreografia osoa
-
kitarra akordeak
Zure gaitasunak martxan jarri!...Musika, dantza, mugimendua, gorputz adierazpena…!
Bueltan elkar ikusiko dugu!
ESTEKAK:
https://drive.google.com/drive/folders/15nacfADB_AU3ISYDvAAD2SUPyG7Omj0C?usp=sharing
____________________
- Ideiaren sortzaileak: Igor García Beitia eta Estíbaliz Asurmendi
- Abestia (musika): Igor García Beitia
- (hitzak): Igor García Beitia eta Lehenengo Hezkuntzako irakasleak
- Koreografia: Arrate Landa eta Estíbaliz Asurmendi
- Zeinu Hizkuntza: Alda Carpintero
Bideoklipa:
- Grabazioa: Markel Oquillas y Erlantz Mata (Bigsualsarts)
- Montaia: Jon Arranz-Equipo de Comunicación
- *Bideoan parte hartutako Ikastetxeko langileak.
ESKERRIK ASKO!