6 hilabete. Eskola itxi eta 6 hilabetera, bueltan gaude. Maskararekin, distantziarekin eta eskuen garbiketarekin, baina bueltan gaude. Berriro ikusi ditugu gure lagunak eta irakasleak. Topaketa magikoen eta agur hunkigarrien eguna izan da. Egun harrigarria normaltasun berri honen barruan.
Gauza bat argi geratu zaigu, hemendik aurrera begiekin irribarre egin beharko dugu.
ITZULI GARA!!!