Bai ikasleak eta baita irakasleak ere pozarren gaude eskolara itzultzearekin, hainbeste denbora igaro ondoren, une hau modu berezian gogoratu nahi baitugu. Horretarako, hirugarren ziklokook, ingeleseko klasean, “collage” erako "photocall”-ak egin ditugu, modu kolaboratibo batean gure esentzia partekatuz, hori bai, betiere distantziak errespetatuz.
Ba al dago ikasleak irudikatzeko modu hoberik hegoekin ez bada? Konfinamendu honetako aingeruak izan baitira, eskolak modu ikusgarrian jarraituz eta miresteko moduko ausardia erakutsiz.
Zein aukeratuko duzu?