IRAKURKETAREN ZIZAREA

Irakurketaren onurez askotan hitz egiten da. Beharbada, ez dago hain argi zer egin gure ikasleek irakurtzeko ohitura lor dezaten, ikasteko onurak  eta irakurketaz atseginez gozatzeko aukera izan dezaten.


Horregatik, San Prudentzio ikastetxeko 3. eta 4. mailako haurrei "irakurketaren zizareak" harrapatu ditu. Liburu bat irakurtzen duten bakoitzean, horri buruzko fitxa erraz bat betetzen dute. Fitxa hau zizarearen gorputzaren segmentu bat da eta denon artean korridorean itsasten dugunean irakurketaren zizarea eratzen ari gara.


Animatu parte hartzera!

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi