Covidak ez gaitu gelditzen!

Irakasleok, Covidak sortzen duen egoera hotza eta gogorra aurre egiteko, gure sormena martxan jarri dugu Eskolako patioetan giro atseginagoa bilatzeko asmoz.

 

Lau izan dira hilabete hauetan patio eta sarreretan garatu diren ekintzak:

 

1: PATIO INKLUSIBOAK:

Pasaden kurtsoan hasitakoa. Euskadin lehenengo Eskola gara beraiekin lanean. Patios y Parques Dinámicos (PyPD) elkatearen arduraduna Euskadin, Laura Escaño, etortzen da astelehenero patioa dinamizatzera, Eskolako irakasle bolondresaren laguntzaz. Helburua: INKLUSIOA.

Informazio gehiago:

https://patiosyparquesdinamicos.com/patios-dinamicos/que-es

https://youtu.be/zJbJr_91Kc8

 

2: KONTAKTU GABEKO JOLASAK (eta materialarik gabekoak)

Covid protokoloa jarraituz, irakasleok, G.H.ko irakasleok bereziki, proposatu dituzte jolasak ikasleentzako, gida moduan, patioetan jolasteko ideiak edukitzeko asmoz.

Sokasalto, klarion-zirkuitoak, Minué-Rayuela afrikarra, lasterketak...eta ikasleen irudimena patioak aktiboak izateko.

 

3: TXOKO MUSIKALA:

Pasa den kurtsoan hasitako proiektua. Irakasle laguntzaileei esker, Asteazken, eta Ostiralero, ikasleek beraiek proposatutako abestiak entzun, dantzatu edo abesteko aukera daukate.

Patio Taldeak hitzak eta mezuak aztertzeaz arduratzen dira matxismo, hitz edo mezu desegokiak dituzten abestiak deskartatzeko.

 

4: MUSIKA SARRERETAN:

8:40tik aurrera, ikasle eta familiek musika entzuteko aukera daukate Ikastetxera sartzean.

Kasu honetan irakasleek aukeratzen dituzte abestiak (hiru hizkuntzatan, Hezkidetza, Bullyinga, Agenda 21, Gabonak, eta beste balore batzuk trasmititzeko asmoz).

 

ESKERRIK ASKO IRAKASLE GUZTIEI ZUEN LAGUNTZAGATIK BETI IKASLEEN ONGIZATE EMOZIONALA BILATZEKO ASMOAREKIN.

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi