Lehen Hezkuntzako 6. mailan prest gaude aireratzeko daukagun egoera amaitzen denean eta dagokion prestaketarekin hasi gara. Bainujantzia, txankletak edo berokia gure maletetan sartu aurretik, bizi garen munduaren azterketa egin dugu kontzientziazio-tailerren eta ikasgelan sortutako eztabaiden bidez. Horretaz gain, auto-introspekzio bat egin dugu eta mundura aurkeztu gara hainbat tresna desberdinen bitartez.
Ingeleseko unitateari amaiera emateko, gure ametsetako bidaian lan egin dugu, gure bagajea helmugako informazioaz, bidaiaren antolaketaz, iraupenaz, bitxikeriez eta garrantzitsuena, gogo, ilusio eta itxaropen handiz beterik.