.jpg)
Maiatzaren 27an, ostegunean, Lehen Hezkuntzako ikasleak Agenda 2030eko Forora joan ziren eta bertan alkatearekin egon ziren, Eskola-foroetan Klimaren aldeko Ekintzari buruz landutakoa azaltzera. Topaketa ZABALGANAKO Gizarte Etxean egin zen, eta Gasteizko hainbat ikastetxe eta udal-ordezkariek parte hartu zuten. Sortutako proposamenak alkateari helarazi zizkioten eta galderak egiteko aukera izan zuten. Primeran pasa zuten!