Ikasturtea amaitzen ari da eta... HAU BEROA! Horregatik, "etxeko lan" batzuk egiteaz gogoratu behar dugu. Apodakan landatu genituen zuhaitzak oso ondo hazten ari dira, baina ezin dugu ahaztu udako hilabeteetan ureztatu behar ditugula, batez ere tenperaturak azken egunotan bezain altuak badira.