DBHko 3.mailako ikasleekin egindako boluntariotza lantegi baten ondorioz, beste pertsona edo taldeei laguntzeko grina sortu da hauetako batzuengan. Horregatik, Batekin elkartearekin batera, hitzaldi ezberdinak antolatu ditugu. Hauetan, 6 boluntariotza elkarteek interesa daukaten ikasleei nola parte hartu eta lagundu ahal duten azaldu diete. 3.mailako 16 ikaslek parte hartu dute eta hauetako askok elkarteekin harremanetan jarri dira laguntzen hasteko prest.
Ikastetxetik oso harro sentitzen gara. Oso garrantzitsua eta miresgarria da pertsona hain gazteek haien denbora, gogoa eta esfortzua behar dutenei laguntzen ematea.
Batekin elkarteko kideen esanetan, neska-mutil hauei esker gizarte hobe baten itxaropena berpizten da. Eskerrik asko ikasle talde honi bizi irakaspen hau eskaintzeagatik.