TXIRRINDULARITZA GORPUTZ HEZKUNTZAN, DAVID ETA ÁLVARO COTILLAS IKASLEOHIEN ESKUTIK

L.H.ko 4. mailako ikasleekin, Gorputz Hezkuntzan kurtsoa amaitzeko, ekintza espeziala antolatu genuen: David eta Álvaro Cotillas, ikasleohien bisita, Joseba Beloki Txirrindulari Eskolako partaide gisa.

David eta Álvaro, kaskua nola jartzen den, kambioak nola erabiltzen diren, esertzeko altuera egokia zein den, eta abar, azaldu eta gero, GYNKANA bat prestatu ziguten. Ikasleek bere trebetasun guztiak erabili zituzten bere bizikletaz eta bere beldurrak gainditu zituzten Gynkanako erronkak gainditzeko.

Honetaz gain, ekintza Txanela proiektuarekin lotura eduki zuen, 4. mailako ikasleek Arabako kirolariak ezagutu zituztelako, David eta Álvaro barne.

Ekintza bat baloratzen duena generazioen arteko elkar trukea eta etorkizunean errepikatzea merezi duena.

ESKERRIK ASKO DAVID ETA ÁLVARO


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi