Eskolako lehenengo egunean, 4. mailako ikasleokk gelak itxita aurkitu genituen eta hainbat erronka gainditu behar izan genituen 4. mailako geletara sartu ahal izateko. Ez zen erraza izan baina taldeka, elkarrekin lan egiten eta guztion artean lortutako pistak amankomunean jarri eta gero, giltzak gordeta zeuden kutxa irekitzea lortu genuen eta gelara sartu ginen.