LEHEN HEZKUNTZAKO BOSGARREN MAILAKO IKASLEAK LA PALMA LAGUNTZEKO PREST

 

3 hilabete daramatza La Palmako sumendia erupzionatzen. 3 hilabeteko erupzioa, etxeak, laboreak, oroitzapenak eta bizitza osoak suntsitu dituena. Horregatik guztiagatik, gure ikasleek La Palma uhartearekin kolaboratzea erabaki dute, ahalik eta diru gehien bilduz. Lortzen dugun dirua egoera ahulean dauden La Palmako ikasleei laguntzeko erabiliko da. Baina lagundu ahal izateko, lehenik eta behin gure ikasleek ulertu behar izan zuten zer gertatzen ari zen, zer zen sumendi bat, zer ondorio dakartzan erupzioak eta nola aldatzen duen jendearen bizitza.

Gure ikasleei eskatu genien hausnar zezatela zein objektu salbatuko luketen etxetik sumendi batek irentsiko balu. Horretarako, "Tavoren" laguntza eta testigantza izan genuen, Palmatik, zeinak, eskuzabal, uhartetik bideo bat bidaltzea eta uharteko egoera nola zegoen kontatzea erabaki baitzuen. Lekukotasun horretan, Tavok azaldu zigun La Palmako biztanleei gehien mindu zitzaiena etxean geratutako oroitzapenak zirela, inoiz berreskuratuko ez zituzten oroitzapenak.

Gogoeta hori egin ondoren, lanari ekitea besterik ez zen geratzen: La Palma, Cumbre Vieja eta Taburienteko Kaldera ezagutzea eta guztiak La Palmako eskolei laguntzeko subastan jarriko dugun maketa eder batean birsortzea.

Lagun dezagun La Palma!

 

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi