Herri kirolak 4.mailan!

Pasa den ostiralean, abenduak 3,  LH 4. mailako ikasleok,  euskararen eguna ospatzeko, ekintza berezi bat aurrera eraman genuen. Txanelako proiektuan landu ditugun Euskal Herriko hainbat Herri Kirol praktikan jartzeko aukera izan genuen. Txingetan, lokotxetan, sokatiran, boloetan, xisteran aritzeko aukera aparta izan zen. Primeran pasa genuen!

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi