Iazko azken asteetan, lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleak industria-iraultzaren eta makinen inguruko proiektu batean murgilduta egon dira. Hasteko, areto nagusira joan ginen eta "argia joan zen". Ilunpetan, kandela batek soilik argiztatuta, ikasleak elektrizitaterik gabe egin ezingo zituzten eguneroko jarduerak zerrendatzen hasi ziren. Hausnarketa hori egin ondoren, makinen jatorria zein izan zen ikasten hasi ginen: industria-iraultza.
Horretarako Role-Play batera jokatu genuen, non 6 klase-taldeek Industria Iraultzaren hainbat talde ordezkatu zituzten, langileak, lantegien jabeak eta bankuak. Helburu desberdinekin, talde bakoitzak bere helburuak betetzen saiatu behar zuen, hala nola eskubide sozialak lortzea, lantegiak hobetzea edo administrazio-kontseiluetan sartzea.
Amaitzeko, talde bakoitzak bere maketa edo makina konposatua sortu behar izan zuen hainbat makina sinple erabiliz, hala nola txirrika edo polea, plano inklinatua eta palanka. Helburua da 5 segundoz kanika bat bere inertziaz mugitzea. Harrituta eta txundituta geratu gara sortu dituzten mega-eraikuntzekin.
Pasada bat!!