Abenduan Batxilergoko 1. mailako Historia ikasleok XIX. mendeko Zabalgunera bisita egin genuen, Zabalgunearen jatorria, trazadura, testuinguru historikoa eta ezaugarri urbanistiko eta sozioekonomikoak ezagutzeko. Bertan, Gasteiz bere harresitik haratago nola hazi zen ikusi genuen, baita trena gure hirira iristeak izan zuen eragina ere.
Ibilbidean bisitatu edo ikusi genituen: plaza Berria, Espainiako Banku Zaharra, Posta kalea eta geltokiko kalea (Dato), Arka plaza, tren geltokia, Manuel Iradier kalea (Fournier fabrika, Emakunde eraikina), Ignacio Díaz de Olano gure margolariaren koadroak (ikasle baten herenaitona), Amarika plaza, Zulueta jauregia, Florida parkea eta Katedrala.
Ibilbidearekin zerikusia duten emakumeak ikusarazteko ere balio izan zigun, haien ekarpen historikoa, kulturala, artistikoa, soziala edo politikoa aitortuz eta baloratuz.
Eskuetan eta oinetan hotz handia pasatu genuen, baina gure garunaren eta arimaren zatia oso bero zegoen, kultura, balioak eta gure Gasteiz, bere historia eta gure jendearekiko maitasuna gordetzen baititugu.