ECO SCHOOL DBH 2B

 

Pasa den astean Eco-school programaz gozatzea DBH 2B mailako klaseari egokitu zitzaion Barrian. Talde honek, beste biek bezala, asko gozatu du esperientziaz.  Ingelesa ikasteko murgiltze-programa  honi esker, ingurumenarekin lotutako hainbat tailer eta jarduera egin dituzte hizkuntza honetan. Gainera, elkar hobeto ezagutzeko aukera paregabea izan da.