QUIDDITCH SANPRU-HOGWARTSEN

 

SanPru-Hogwartsen  proiektu multidiziplinarrean murgilduta jarraitzen dugu. Aztikeriak, alkimia edo izaki magikoen zaintza ikasgaiak aurrerantz doaz. Eta joan den astean, seigarren mailako ikasleek mundu magikoko Nº1 kirola praktikatzeko aukera izan zuten: Quidditcha.

Gasteiz Gamusins Quidditch taldearen laguntzarekin, gure kiroldegia erratz, Bludgers, Quaffles eta Snitchez betetako zelai bihurtu genuen. Gure ikasleek arauak eta jokalarien postuak ikasi zituzten eta partida bizia eta motibagarria jokatu zuten. Ehiztarien golak izan genituen, kolpatzaileen kolpeak  eta bilatzaileak Snitcha harrapatu nahian, bere taldeari partida irabazten laguntzeko.

Primeran pasatu dugu! Eskerrak eman nahi dizkiogu Gasteiz Gamusins Quidditch taldeari emandako laguntzagatik eta ikasleei goiz berezia pasarazteagatik.

Adi egon SanPru-Hogwarts-eko mundu magikoko albiste gehiagori, hau ez da gelditzen.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi