PROIEKTU HASIERA HAUR HEZKUNTZAN: PAMPARAMPAMPAM!

 

Aste honetan, bisitari misteriotsu batzuek gure patioa aukeratu dute espazio-ontzia aparkatzeko. Spoonk planetatik etorri dira galdera bat eginez: Nora joaten dira helduak haurrak eskolara sartzen direnean? Euren galderei erantzunak aurkitzeko proiektu berri batekin hasi gara: Pampararampampam: Eta ni, zer izango naiz handia naizenean?


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi