Joan den astean, lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleak Donostiako Eureka museora joan ziren. SanPru-Hogwarts proiektuan giza gorputzeko sistemetarako sorginkeriak sortzen ari garela aprobetxatuz, "Plastination" jarduera ikustera joan ginen. Jarduera horretan plastinazio teknikarekin kontserbatutako benetako giza gorputzak ikusi ahal izan ziren. Lego-Fisikako tailer bat egiteko eta museoa bisitatzeko ere aprobetxatzen dugu. Primeran pasatu genuen eta asko ikasi genuen.