Lankidetza, arreta, koordinazioa, talde-izaera, motrizitatea, dibertsioa eta historia pixka bat. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek erromatar testudo ospetsuak birsortu zituzten. Ariketa horrek praktika eta arreta handia behar izan zuen ezkutu erromatar errealistak sortzeko eta testudon formatzeko. Zenturioi batek gidaturik, zenturiak aurrera zihoazen eta beste ikasle batzuek jaurtitzen zizkieten gomaaparrezko baloietatik eta indiaketatik babesteko.
Primeran pasa genuen historia klase desberdin honetan.