Eta bere amaierara iritsi da...
Magia eta Sorginkerien SanPru-Hogwarts Ikastetxeko kurtsoa ahalik eta modurik onenean amaitu da. Quidditch txapelketa batekin, bankete batekin eta agur-dantza batekin. Bi hilabete magiko bizi izan ditugu. Aztikeriak, Animali fantastikoen zaintza, Aritmanzia eta Alkimia... ikasi ditugu. Lan nekezarekin ikasi ditugu gorputzaren sistemak, deskribapenak eta elezaharrak, nozio eta konzeptu fisiko eta kimikoak, hala nola dentsitatea, errekuntza eta elementuak...
Ikastaroa hemen amaitzen da, baina magia beti izango da gure bihotzetan eta gure hitzetan. Gure zuzendari Albus Dumbledorek esan zuen bezala, "Hitzak dira, nire uste ez hain apalean, gure magia-iturririk agortezinena." Horregatik, ez dugu baritarik edo enkantamendurik behar magia egiteko; izan ere, magia, zoriona bezala, "Unerik ilunenetan ere egon daiteke, argia ondo erabiltzeko gai bagara. "
Beti arte, SanPru-Hogwarts.