EMOLAB

Eta zu, nola sentitzen zaren gaur?

D. Goleman-ek dioen bezala, “Zenbat eta irekiago egon geure sentimenduei, orduan eta hobeto irakurriko ditugu besteenak”.  Hezkuntza emozionala eta gure emozioak identifikatzen jakitea funtsezko faktoreak dira gure eguneroko garapenean eta ikaskuntzan. Horregatik, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ingeleseko klaseetan, proiektu emozional bat gauzatu dugu, hainbat jarduera eta tailerren bidez, gure sentimenduekin hausnartu, esperimentatu eta jolastu dugu, ikasgelan beren lekua emateko.

Jarraian horren froga bat duzue, barre egin dugu, negar egin dugu, gogoratu dugu, erlaxatu egin gara eta gure gorputza mindfulness bidez kontrolatu dugu, gorrotoari buruz hausnartu dugu, gure maitasuna eta esker ona erakutsi dizkiogu maite dugun pertsonei, etab. Baina batez ere, gozatu egin dugu elkar ezagutuz!


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi