DBH-ko 3.mailako ikasleek margolan ospetsuen berrinterpretazioak egin dituzte Plastikako ikasgaian. Proiektu honen helburuak hauek dira: margolan famatu horiek ezagutzea, interpretatzea eta kideekin kolaboratzea. Besteak beste, Velazquezen "Las Meninas", Cézanneren "Los jugadores de cartas", Munchen "El grito" eta Goyaren "Las lavanderas" aurki ditzakegu. Artea ez da ikusten duzuna, besteei ikustarazten diezuna baizik. Gure ikasleen obrak zuen gustokoak izatea espero dugu!