Frantseseko 2. eta 3.mailako ikasleek azken hilabeteotan gaztelera ikasten ari den Jean de Beaumont ikastetxeko (Villemomblen kokatuta) ikasleriarekin ikasle-truke birtualean partu hartu dute. Horretarako, lehenik eta behin fitxa batzuk bete behar izan zituzten, eta haien zaletasunen arabera, bikoteka ipini genituen. Egin zuten lehenengo proiektua bideo-aurkezpen bat izan zen. Besteak beste, nolakoak diren, zer gustatzen zaien / ez zaien gustatzen eta udan zer egingo duten azaldu zuten, haien familiak ere aurkeztu zituzten. Bigarren proiektua haiek aukeratutako abesti batekin (Ramenez la coupe à la maison) lip-dub prestatzea izan zen. Honetarako, zati batzuk bere kabuz grabatu zituzten eta beste batzuk eskolan elkarrekin. Ikasturteari amaiera emateko, haien Villemomble-ko kideei kutxa bat helaraziko diete. Honen barruan eskutitzak, postalak, imanak, etab. sartu dituzte Gasteiz nolakoa den azalduz, hona etorri baino lehen zerbait ezagutu dezaten. Datorren ikasturterako asmoa gure ikasleak Frantziara bidaiatzea eta ikasle frantziarrak hartzea da. Lip-dub hau zuen gustokoa izatea espero dugu. Merci et bon été!