Batxilergoko 1. mailako ikasleak, otsailaren 9tik 16ra, Bremenen (Alemania) aritu dira ingelesa hobetzen. Eta horretarako, herrialdean murgiltzea baino esperientzia hobea, hizkuntzara ez ezik, ohituretara ere egokituz. Astean zehar denbora ahalik eta gehien aprobetxatu dute, Hanburgo edo Bremen bera bezalako hiriak bisitatuz. Denbora izan du horretarako, baita haien artean sozializatzeko ere, eskolan prestatutako jardueren bidez edo bola-jokoan. Esperientzia ahaztezina, zalantzarik gabe.