Ex-students connections: Nahia Urturi (Inglés 3º Ciclo Primaria)

 

 

Azken hiru hilabete honetan, LHko 3. zikloko Ingeles ikasgaian, ikasleek entzun ahal izan dute Estatu Batuetatik eginiko elkarrizketak Nahia Urturi ikasle ohiarekin. Nahia lau urte pasa ditu USAn Biokimika eta Matematikak ikasten saskibaloi beka baten bidez.

 

Elkarrizketak eta “listenings” distantzian egin eta gero, Nahia pertsonalki ezagutzea falta zen. Eta horrela izan zen. Ekainean, 6. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzan master class bat izan zuten Nahiarekin,  eta 5. eta 6. mailakoek generazioen arteko transmisioa bizi izan zuten Nahiaren bizipenak entzunez eta  Nahiari galderak eginez. Eta dena Ingelesez.

 

*Nahiak ere hitzaldia eman zuen DBHko 4. mailako ikasleei zuzenduta.

 

Gure ikasleek jarraitzeko eredua.

THANKS A LOT NAHIA!

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi