Gasteizen martxoaren 18an (astelehenean) sartu zen eta denok, San Prudentzioko eskola komunitateak (guraso, ikasle, irakasleak) itxaron genuen irrikiz geure km-an, hots 1044.ean
Duque de Wellington eta Euskal Herria Bulebarrean 20:40etan. DBHko geure ikasleek eraman zuten lekukoa, ilusioz eta abiada bizian.
Honatx dituzue eguneko hainbat bideo eta argazki.
Une hunkigarriak bizi ondoren Korrika Gasteizen barrena jarraitu zuen bere martxa. Bi urte barru...berriz ekingo diogu...aurrera Korrika!"