BANKSY ERAKUSKETA: artearen bidez pentsaraztea

Hirugarren eraikineko Batxilergoko 1. A gelako horman, Mundu Garaikideko Gatazkak eta Errealitateak ikasgaiaren ikasleek Banksy artista britainiarraren 18 lanen erreprodukzioz osatutako erakusketa jarri dute. Lan bakoitzarekin batera azalpen bat dago euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz.

Artista honen benetako identitatea ez da ezagutzen. Kalean egindako bere grafitiek, oro har, gerren eta munduko bidegabekeriaren aurkako kritika izaten dute. Batzuetan bere helburua protesta egitea da, baina, batez ere, artearen bidez jendeari pentsaraztea.

Gonbidatuta zaudete denok erakusketara hurbiltzera, tarte batez hausnartzera eta, batez ere, gozatzera.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi