Beste ikastetxe batzuen bisita

Ikasturte honetan gure ikastetxeko ateak zabaldu ditugu beste ikastetxe batzuekin erabiltzen ditugun metodologiak, espazioak eta ikuspegi inklusiboa partekatzeko asmoz. Komunitate bat garen heinean, denon artean etengabe hobetzea dugu helburu.
Oraingo honetan, Marianistas, Corazonistas eta Urkide ikastetxeetako bisita jaso genuen. Gure egunerokotasuna ezagutu ondoren, tartetxo bat hartu genuen elkarrekin hitz egiteko, zalantzak argitzeko eta esperientzia desberdinak partekatzeko.
Horrelako topaketen garrantzian sinesten dugu, elkarrengandik ikasteko eta gizarte inklusiboago bat eraikitzeko bidean urrats garrantzitsuak direlako.

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi