Maiatzaren 19an, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Aldabe Gizarte Etxera joan ziren Agenda 2030eko Udal Foroan parte hartzera. Goiz oso dibertigarria izan zen; izan ere, Eskola arteko Foroan egindako lana aurkezteaz gain, gai ezberdinei buruzko galderak egin ahal izan zizkieten udal ordezkariei eta langile teknikoei. Primeran pasa zuten!




















