DBH3koak telebista tailerrean

Otsailaren 3an eta 5ean 3. DBH B eta Cko ikasleek albistegi bat egiteko aukera izan zuten Udalak Gasteiztxo programarekin antolatzen duen telebista tailerrari esker.
Lehenik eta behin, EiTBk Gasteizen duen egoitza bisitatu zuten eta bertan plato bat eta errealizazio gela ezagutu zituzten. Ondoren euren albistegiarentzako informazioaren bila atera ziren, eta horretarako, gasteiztarrei inkestak egin zizkieten eta hainbat erakunde bisitatu zituzten bertako arduradunei elkarrizketak egiteko. Behin informazio guztia jaso zutenean, Udaleko Hezkuntza Sailera joan ziren eta bertan benetako albistegia egin zuten, zuzendari, errejidore, erredaktore edota teknikari lanetan arituz. Primerako esperientzia izan zen!

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi