Bigarren zikloa

Haur Hezkuntza 3, 4 eta 5 urte

Esploratuz hazi, gozatuz hazi

Haur bakoitzari laguntzen diogu bere garapenean eta ikaskuntzan.

Haurrak kartulinazko lupekin begira, oihalezko denda baten azpian, naturako argazkiz inguratuta
Zer eskaintzen dugu?

Gure proposamen gakoak

Maila bakoitzean eredu hirueleduneko hiru gela ditugu eta ikasleen konpetentzia guztiak modu globalizatuan lantzen ditugu.

Irakasle batek makila-txotxongiloekin ipuin bat kontatzen du, eta haurrak irribarrez daude gelan

Hizkuntzak

3 urte

3 urteko geletan, euskarazko tutoreak lagunduta daude eta atzerriko hizkuntzari buruzko sarrera egiten dituzte (ingelesa)

4 eta 5 urte

4 eta 5 urteko geletan, haurrek ikaskuntza-hizkuntzetan ikasten dute (euskara eta ingelesa), txandakako egunetan. Gainera, gastelaniazko saio espezifikoak dituzte.

Gure metodologia

Esperimentala, praktikoa, manipulatiboa eta motibagarria den metodologiaren aldeko apustua egiten dugu, hainbat proiekturen inguruan ardazten dena.

  1. POI

    Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza

  2. Euskara

    Guk sortutako proposamen didaktikoa

  3. Artigal

    Ingelesa ipuinen bitartez: «Ipuinak kontatzeak hizkuntza irakasten dio kontatzen dituenari»

  4. Kagan

    Ikaskuntza kooperatiboko egiturak eta talde espiritua

  5. Matematika manipulatiboa

    Eginez ikasi

  6. Psikomotrizitatea
  7. Hezkuntza emozionala

    Egunero bidelagun eta saio espezifikoak

…gainera, aniztasunari arreta, hezkuntza inklusiboa.

Haur hezkuntzako etapa osoan ezinbestekoa iruditzen zaigu heziketa-lana familiekin partekatzea, ikaskuntza esperientziak osatuz eta zabalduz.

Sartu gure Haur Hezkuntzako geletanIkusi 3, 4 eta 5 urteko gelen bideoa
Ordutegiak

Egun bat Haur Hezkuntzan

Hurrengo taulan, Haur Hezkuntzako 3,4 eta 5 urteko gelen ordutegiak aurkituko dituzu, bai eta gela horiek izan ditzaketen zerbitzuak ere.

7:45Zaintza

Goiztiarrenentzat

Aukerako zerbitzua
9:00Goiza

Eskola-ordutegia

13:00Jantokia

3 urtekoetan, atsedena edo siesta

Aukerako zerbitzua
15:00Arratsaldea

Eskola-ordutegia

16:15Irteera mailakatua
  • 3 urte
  • 4 urte
  • 5 urte
Eskola-ordutegiaAukerako zerbitzua
Zerbitzuak

Jantokia eta zaintza

Haur Hezkuntzako ikasleak ikastetxeko jantokian bazkaltzen

Jantokia

13:00 – 15:00

Haurrek gure instalazioetan egunero sukaldatzen diren elikagaiak dastatzen dituzte, dieta orekatua eta behar espezifikoetara egokitua jarraituz.

3 urteko gelan, nahi dutenek atsedena/lo-kuluxka har dezakete eta, gainera, familiek haurra 14:50etan jasotzeko aukera eskaintzen dugu.

Haurrak mahai baten inguruan marrazten, zaintza-espazioan

Zaintza

7:45 – 8:55

Eskolako langileriak zaindutako zaintza zerbitzua eskaintzen dugu.

Zerbitzu hau haurren gunean garatzen da.

Horrela, haur goiztiarrenek ingurune seguru eta eroso batean hasten dute eguna, haien hazkundea eta garapen integrala sustatzen dituzten proposamen ezberdinekin.

Etxeko lanak

Betebeharrak arautzea

Irakurketa-jarduera 5 urtetan,
astelehen, asteazken eta ostiraletan.
Denbora: 6 minutu.
Nozio orokorrak

Gelan amaitu ez dena amaitzeko, praktikatzeko eta indartzeko dira betebeharrak. Tutoretzatik aholka daiteke plan indibidualizatuagoak ezartzea familiarekin.

Irakurtzeko gomendioa urte osoan dago.

2026-27 ikasturtea

Tutoreak

3 urte

A3 urte AAne Goitia
B3 urte BIdoia González
C3 urte CMikele Barroso

4 urte

A4 urte ALaura García
B4 urte BJoanne Iruzubieta
C4 urte CCristina Infante

5 urte

A5 urte AIrene Prado
B5 urte BMarian Amboage
C5 urte CIratxe Aragolaza
Hitz egin dezagun!