San Prudencio ikastetxean 2 urteko hiru gela ditugu, hiru irakasle eta bi teknikari espezialistek kudeatuak. Bost pertsona hauek dira egun osoan zehar haurrei arreta eskaintzeaz arduratzen direnak.
Gure ikasgeletan haur bakoitzaren gaitasunen garapen integrala errespetatu, lagundu eta bultzatzen dugu.
2 urteko geletako komunikazio-hizkuntza euskara da eta, gainera, egokitzapen garaian edota bestelako momentu zehatzetan gaztelera ere erabiltzen da.
Hainbat jolas- eta manipulazio-proposamenen bitartez, haurraren esploraziorako grina sustatzen dugu. Gainera, haurra laguntzen dugu familia-ingurunetik kanpo izango dituen lehen talde-bizitza esperientzietan.
Familiekin harreman hurbila eraikitzen dugu, eguneroko hartu-emanari eta agenda birtualari esker.
Eguneroko elkarbizitza egoerak baliatzen ditugu adiskidetasuna, errespetua eta erantzukizuna moduko balioak lantzeko eta bultzatzeko.
2 urteko hezkuntza-taldea arduratzen da umeez, haientzat ezaguna den espazioan. Txikitxoenek gure instalazioetan egunero sukaldatzen diren elikagaiak dastatzen dituzte, dieta orekatua eta behar espezifikoetara egokitua jarraituz.
Gure lehentasuna haurrengan elikadura-errutina egokia garatzea da, lehen haurtzarotik ohitura osasungarriak sustatuz eta giro lasaia eskainiz, gero eta modu autonomoagoan eta segurtasunez jan dezaten.
Gure ikastetxean 2 urteko ikasleei zuzendutako zaintza zerbitzu espezifikoa eskaintzen dugu.
Zerbitzu hau 2 urteko eremuan gauzatzen da eta maila honetako talde hezitzaileak artatzen du.
Horrela, haur goiztiarrenek ingurune seguru eta eroso batean hasten dute eguna, haien hazkundea eta garapen integrala sustatzen dituzten proposamen ezberdinekin.
Goizeko ordutegia | 9:10-9:30 a 12:30-12:45 |
Arratsaldeko ordutegia | 15:10 a 16:25 |
Zaintza zerbitzua | 7:45 - 8:55 |
Jantoki zerbitzua | 12:45 - 15:00 |
Gela | Tutorea |
2 urte A |
Alaia Moreno |
2 urte B |
Aurora González |
2 urte C | Ainhoa Etxezarreta |