SAN PRUDENCIO IKASTETXEAK BARATZA DU!

Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko irakasleek zein ikasleek kurtso osoa daramate lanean, gure ikastetxeak baratza izan dezan. Ikusi nahi baduzue, baratza ate nagusitik sartuta ezkerretara dago, bertan zenbait lore ikus eta usain ditzakegula.

 

Esan dugunez, hau burutzeak kurtso osoko lana suposatu du eta zenbait fase izan ditu.

Hasteko, lurra prestatu zen, udaberrian landatu ahal izateko. Kartoia, belarra, kartoia eta lastoa jarri zen hesi guztian zehar. Lan nekeza izan zen, baina horrela lurra prest gelditu zen.

 

Hau egin eta gero, ikasleek landaretxoak zaindu zituzten gelan, bakoitzak baten ardura izan zuen eta!

 

Azkenik, landatze desberdinak egon dira, adibidez, ingeleseko ikasleek eta irakasleak landare usaindunak jarri zituzten.

 

Beste berrikuntza bat konpostera dugu , baratzera hurbilduz gero, ontzi bat aurki dezakegu, bertan zabor organikoa botatzen da ongarri naturala lortzeko. Ongarria lor genezan , ikasleek asteazkenetan fruta ekartzen zuten hamaiketarako eta gero soberakinak bertara botatzen zituztela.

 

Zer falta zitzaion geure baratzari orduan? Ikasleek pentsatu zuten maskota bat behar zela, eta Prudentzia barraskiloa dugu baratzaren irudia, ikusi zein politta den! Ikasle guztion artean egindako barraskiloa dugu Prudentzia!

prudentzia

Azkenik, gogoratzea guztioi datorren kurtsoan baratzarekin jarraituko dugula, hori bai Prudentzia gure zaindariarekin!

Testua DBHko 3.B klaseko ikasleek idatzita


En esta página guardamos las estadísticas de los usuarios. Si sigues navegando significa que las aceptas Informazio gehiago

Cerrar