Egun hauetan, L.H.ko 3. eta 4. mailetan, Gorputz Hezkuntza klaseetan, bisita oso bereziak eduki ditugu. Arabatarren Parkour Elkarteko Andoni Elizondok, eta Arrate Landak, eskolako irakaslea eta Gasteizko Biribildu kluban Gimnasia Aerobikoan experientzia handia duena, masterclass eman diete gure ikasleei. Klase hauetan Parkourraren eta Gimnasia Aerobikaren mugimendu oinarrizkoak egiten ikasi dute eta honetaz gain lotsa kendu dute Zumba dantzatuz.
Ikasleek aukeratu behar dituzte hauetako mugimendu batzuk bere taldeko Koreografian sartzeko hiruhilabete honetan aurkezteko.
Esperientzia oso aberasgarria. zalantzarik gabe.
Informazio gehiago:
Asociación de Parkour de Álava:
Club Biribildu Vitoria: