2018.ko abenduaren 12an “Jokoak patioan” eguna egin genuen lehenengo aldiz. Ekintza hau bi ikaslek eta ikastetxearen orientatzaileak eraman zuten aurrera. Egun honi buruzko hausnarketa bat uzten digute:
Jende asko egon zen eta ondo pasatu zutela uste dugu. Jolasak ez ziren falta eta jendeari gehien gustatzen zitzaiona UNO jokoa izan zela uste dugu.
Uste dugu arau gehiago jarri behar ditugula, baina gehien kezkatzen gaituena, jokoei agian barra-kode bat jarri behar diegula, horrela hobeto zaintzeko.
Gonbidatua zeuden Lehen Hezkuntzako 2.C, 4.B eta 5.C klasekoak.