OSASUN MATERIALEN BILKAETA HASIKO DUGU

 

San Prudencio ikastetxeak parte-hartzen duen Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzako ‘IKASTETXETIK AUZORA’ proiektuan, osasun eskubidearen inguruko saioak burutzen ari dira 4.mailako ikasleekin. Iaztik, “Enfermeras en el Sahara”  Gasteizko elkartearekin elkarlanean aritzen gara. Elkarte honek Tindufeko kanpamenduetan formakuntzak ematen ditu, baita osasun materialen bilketak egin eta bertako ospitaletara eramaten ditu ere.

 

Honegatik eta Ikasketa eta Zerbitzu Solidario metodologian oinarrituz, osasun arloko material bilketa bat egitea
planteatzen dugu. Material eta medikamendu horiek eros daitezke, edo etxean daudenak ekarri ahal dira ere (irekita daudenak balio dira, bakarrik iraungitze-data begiratu). Nahi dituzuen materialak utzi ahalko dira ikastetxean urtarrilak 28 baino lehen.

 

Anima zaitezte gehien behar dutenei laguntzen!!

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi