2. EGUNA ESPEJON

Gaur hainbat jardueretaz gozatzeko aukera izan dugu eta tailer bakoitzarekin hainbat gauza ikasi ditugu. Gosari goxo baten ostean, hiru tailer egiteko aukera izan dugu, lorezaintza, britainiar kultura eta musika! Bazkariarekin indarrak hartu eta gero, arratsaldeko tailerrekin hasi gara. Irakasle bakoitzak tailer ezberdina prestatuta zuen. Tomekin, adibidez, kanpoan zirkuitu bat egin dugu obstakuluekin. Gauean, ohera joan baino lehen lehiaketa batean proba batzuk egin ditugu. Oso dibertigarria izan da! Bihar milaka gauza ditugu egiteko, horregatik ohera joan behar gara.

 

Gabon guztioi!


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi